Bioeskola proiektua: produktu ekologikoak
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parketik Bioeskola egitasmoa aurkezten dizuegu.
Emaús Bilbao S.C.I.S erakundeak Osakidetza, hain zuzen, Buru Osasuneko Bizkaiko Sarearekin eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearekin elkarlanean sustatutako ekimena da Emaús Bioeskola, eta horren xedea da gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako lan-aukerak sortzea, prestakuntzaren bitartez eta Zamudioko PRODUKTU EKOLOGIKOAK ekoitzi eta merkaturatuz.
Hauexek dira ekimenaren ezaugarriak:
• ingurumena errespetatzen du.
• landa-ingurunea duintzen du.
• elikadura-ohitura osasungarriak sustatu eta errazten ditu.
• zaindu egiten zaitu.
• lanerako eta prestakuntzarako aukerak sortzen ditu, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzat.
Horregatik, sasoiko produktu EKOLOGIKO freskoak eskaintzen dizkizugu, hala barazkiak nola frutak, etxera eramateko prest: Tomateak,piperrak,letxugak,ilarrak,lekak,patatak,sagarrak, marrubiak,…
%100ean ekologikoak diren lehen beharrizaneko produktu hauek kontsumituta, irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimen batek aurrera egiten jarrai dezan lagunduko duzu.
Informazio gehiago erantsita doazen dokumentuetan eta bioeskolarekin harremanetan jartzeko:
bioeskolabbk@emausnet.org / 944167400 / 656794530
Edo, nahiago baduzu, bete hurrengo formularioa