bioGUNE IKZ zentroko Batzorde Zientifikoko kide batek Kimikako Nobel saria 2017 jaso du
Suediako Zientzien Erret Akademiak Kimikako Nobel saria 2017 eman die Jacques Dubochet, Joachim Frank eta Richard Henderson ikerlariei, soluzioetan dauden biomolekulen bereizmen handiko egiturak zehazteko mikroskopia krioelektronikoan egindako lanagatik
Sarituetako bik –Richard Henderson eta Joachim Frank, hain zuzen– zuzeneko eragina dute bioGUNE IKZk gauzatzen duen jardueran. Izan ere, zentroko Nazioarteko Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide da Richard Henderson. Batzorde hori aldian-aldian biltzen da Bizkaia Zientzia eta Tenkologia Pearkeko instalazioetan, erakundeak gauzatzen duen produkzio zientifikoa aztertzeko eta etorkizunerako lan-ildo estrategikoak diseinatzeko asmoz.
Joachim Frank, bestalde, Mikel Valle doktorearen maisua izan da. bioGUNE IKZ zentroan dihardu Vallek, biologia molekularraren alorrean.