Biolan enpresak ardoaren kalitateari eragiten dion azido kaltegarri bat antzeman dezakeen biosentsore bat garatu du.

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen den Biolan Microbiosensores bioenpresak biosentsore berri bat garatu du eta horri esker berehala eta erraz antzeman daiteke muztioan azido glukonikorik dagoen: ardoaren kalitatea txartzen duen hartzigarri kaltegarria. Azido horrek Botrytis cinerea onddoan du bere jatorria, zeinak mahats-mordoak kaltetzen baititu mahatsa biltzerakoan eta heltzerakoan eta, gainera, ardoaren kalitatea markatzen du; izan ere, ardo onenetan elementu hori ez da antzematen edo oso proportzio baxuan azaltzen da. Biolan Microbiosensores enpresak garatutako biosentsoreak hiru funtsezko abantaila ditu, merkatuan produktu erakargarri bihurtzen dutenak: erabiltzeko erraza da, denbora errealean neurtzeko aukera ematen du eta arrazoizko merkatu-prezioa du –3.000 euro inguru–, batez ere, kontuan izanda orain arte upeltegi gehienetan azido hori antzemateko metodoak 35.000 eta 65.000 euro bitartean kostatzen zirela.

Partekatu

Beste berri batzuk