Biolan euskal enpresak nazioarteko ziurtagiri gorena eskuratu du arrantza-industrian krustazeoen sulfito-kontzentrazioa neurtzen duen biosentsoren batentzat

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia  Parkean  egoitza  duen  konpainia  bioteknologiko  honek  garatutako  teknologiaren  fidagarritasunari  nazioartean  emandako  bigarren  aitortza  handia  da.  Konpainiak  2006an  ekin  zion  ibilbideari  eta  Eusko  Jaurlaritzaren,  SPRI  Taldearen  bidez

_DOM8059Biolanek,  nekazaritzako  elikagaien  sektoreari  aplikatutako  teknologia  analitikoan  espezializatutako  euskal  konpainiak,  nazioarteko  ziurtagiri  bat  lortu  berri  du  biosentsore  berri  batentzat.  Biosentsore  horren  bidez  arrantza-industriak  sulfito  kontzentrazioa  neur  dezake  krustazeoetan,  zehatz  neurtu  ere,  eta  kostu  aldetik  lehiakortasun  handiagoz.  AOAC  zentroak  bermatzen  du  ziurtagiri  hori,  arlo  honetan  mundu  mailako  erreferentziazko  institutu  zientifikoak.  Konpainiak  2006an  ekin  zion  ibilbideari  eta  Eusko  Jaurlaritzaren  (SPRI  Taldearen  bidez)

Krustazeoen  industrian,  melanosiaren  prebentziorako  gehitzen  da  sulfitoa.  Gehiegizko  melaninagatik  zenbait  ehun  alteratzen  ditu  gaitz  horrek,  eta,  era  berean,  langostinoaren  burua  belztu  egiten  du.  Alabaina,  sulfitoa,  aldi  berean,  osagai  alergenoa  bihur  daiteke,  eta  eragin  kaltegarriak  izan  ditzake  gizakion  osasunean.  Horregatik  da  hain  garrantzitsua  krustazeoak  –bereziki  langostinoak–  harrapatzen  eta  prozesatzen  dituen  industriak  konposatu  horren  kontzentrazioa  monitorizatu  ahal  izatea,  indarrean  den  araudia  bete  eta  elikadura-segurtasuna  bermatu  ahal  izateko.

Irakurtzen Jarraitzea

Iturguru: Spri taldea

Partekatu

Beste berri batzuk