Eusko Jaurlaritzak, aste honetan, 56 MM €-ko laguntzen deialdia egingo du, zentro teknologikoen eta IKGen funtzionamendurako

Araba

  • Euskal agente teknologikoentzako izango den deialdiaren agindua EHAAn argitaratuko da, asteartean, apirilaren 17an.
  • 2018an, Eusko Jaurlaritzak 192 MM-ko aurrekontua bideratuko du teknologiarako eta industriaren digitalizaziorako
  • Industria Doktoregoen programa berria sustatu da, enpresen beharrei erantzungo dieten doktoreen prestakuntzarako

argazkiaDatorren asteartean, apirilaren 17an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskadiko zentro teknologikoen eta ikerkuntza kooperatiborako guneen (IKG) “oinarrizko” finantzaketarako edo “jarduera ez-ekonomiko”rako laguntzen deialdia argitaratuko da.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko zentro teknologikoekin eta ikerkuntza kooperatiborako guneekin.

Diru laguntzen programa Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dituen Zentro Teknologiko eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroetara bideratuta dago. Horien artean, Tecnalia Research&Innovation, Azti, Neiker, Vicomtech, Cidetec, eta IK4 Aliantza barruan dauden zentroak, Gaiker, Azterlan, CEIT, Ikerlan, Lortek, Tekniker, eta Ideko; eta Ikerketa Kooperatiboko Zentro gisa, CIC Biomagune, CIC BioGune, CIC Energigune eta CIC Nanogune.

2020 Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2018ko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa dira Eusko Jaurlaritzaren zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politika gauzatzeko oinarri, laguntzarako mekanismo, tresna eta jarduketa berezien bidez.

Tresna horietako bat EMAITEK PLUS programa da; horren helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoen eta ikerkuntza kooperatiborako guneen (IKG) jarduera ez-ekonomikoa bultzatzea.

Programak finantzaketa esleitzen die, beren jardueraren emaitzen ebaluazioaren eta analisiaren ondorioz, eta 2020 ZTBPan zehaztutako zientzia eta teknologia estrategia berria garatzen eta zabaltzen laguntzen die, zehaztutako helburuak lortzen eta Berrikuntzaren Euskal Sistema finkatzen.

2018 EMAITEK PLUS programaren ekitaldirako deialdia 56.000.000 €-koa da, agente onuradunen bi kategoriaren arabera banatuta:

  • Zentro teknologikoak % 75 (42.000.000 €)
  • Ikerkuntza kooperatiborako guneak % 25 (14.000.000 €)

Itzultzekoak ez diren diru-laguntzak agente-tipologia bakoitzarentzat esleitzen dira, helburuak beteko direla bermatzen duten bi prozeduraren bidez:

  • Emaitzetara Orientatutako Zentroaren Eredura egokitzen den mailaren arabera esleitutako zenbatekoa.
  • Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planei esleitutako zenbatekoa.

Laguntzen deialdia apirilaren 17an kaleratuko da eta hurrengo egunean indarrean izango da.

4.0 Industriarako teknologia eta digitalizazioa: 192 milioi euro I+G+Brako 2018an eta beste 100 milioi euro bideratzeko konpromisoa 2021. urtera arte.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailak 2018an 192 milioi euro inbertituko ditu teknologia, Agenda Digital, berrikuntza ez-teknologiko eta nekazaritza eta arrantza arloetako I+G+B programetan. Gainera, aurrekontu honen bitartez, 100 milioi euro baino gehiagoko hainbat urtetarako konpromisoak hartzen ditu 2021. urtera arte.

I+G arloan jada ezagutzen diren programez (Hazitek, Emaitek, Elkartek eta Berrikertu) gain, Industria Doktoretzak babesteko ekimen bat gehitu da 5,8 milioi euroko zenbatekoagatik. Helburua doktoreak prestatzea izango da, enpresek hautemandako beharrei erantzuteko.

Nekazaritza eta arrantza arloetan I+Gren aldeko apustua (18,7 milioi) AZTI (6,7 milioi)  eta NEIKER (8,8 milioi) Zentro Teknologikoen bitartez egingo da, baita Elikagai Industrien Zuzendaritzaren Doktoretzen eta Teknologoen Beken Programaren (1,6 milioi) eta Berriker (1,6 milioi) programaren bitartez ere**

Teknologia eta agenda digitaleko programa guztien industria-ikuspegia kontuan hartuta, basque industry  4.0 estrategiaren esparruan, Euskadiko Ziber-segurtasuneko Zentroa – Basque Security Center zentroaren funtzionamendurako aurten izendun-partida jaso da lehen aldiz. Lehen jarduera-urterako 1,5 milioi euro erabiliko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk