Udalekuak 2018 – Arabako Teknologi Parkea

Araba

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…

UDALEKUS_Araba2018TRZ.fh11Arabako Teknologi Parkeak Hazian Kultur Elkartearekin Udalekuak edizio berri bat jartzen du martxan Arabako Teknologi Parkeko Eraikin Nagusian.

Udalekuak Programa 3 eta 11 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango da, asteko lau bloke monografiko eta independentetan sailkatuta.

1. txanda: ekainaren 25etik 29ra

2. txanda: uztailaren 2tik 6ra

3. txanda: uztailaren 9tik 13ra

4. txanda: uztailaren 16tik 20era

Jarduera guztiak ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. Tailerrak, kirola, txangoak…

Udalekuak hasi aurretik, informazio-bilera bat egingo dute, garatuko diren jarduerak zehazteko.

Ordutegiak eta prezioak eranskinean daude.

Izena emateko epea apirilaren 16tik maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik eta online egingo da hurrengo loturaren bidez. Parkeko enpresetako langileek beherapen bat izango dute.

Izen-ematea formalizatzeko urratsak eranskinean daude.

Edozein informazio gehigarri nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan hemen:

aisiuda@hazian.eus

Tel.: 944 245 842 /945 010 055

Informazioa zuen interesekoa izango dela espero dugu.

ANIMATU!!

Partekatu

Beste berri batzuk