Biolanek Asian eta Erdialdeko Amerikan oinarrituko ditu bere zabaltze internazionalerako planak

Bizkaia

Nekazaritzako elikagaien sektoreko kalitate kontrolerako eta segurtasunerako irtenbide teknologikoen garapenean espazializatutako Biolan enpresa bioteknologiko bizkaitarrak, nazioarteko merkatuen aldeko apustuarekin jarraitzen du, Asiako eta Erdialdeko Amerikako merkatuetan ahalegin guztiak biltzeko asmoaren eskutik.

Biolan-lantegi batuak 012“Gure etorkizun hurbila, modu nabarmenenan, Erdialdeko Amerikan eta Asian oinarrituko da, gure ustez, garapen handienak izango ditugun horietan, hain zuzen ere” adierazi du Biolaneko kontseilari ordezkari Asier Albizuk.

Enpresariak azaldu duenez, Bizkaiko Parke Teknologikoan egoitza duen konpainiak, argi eta garbi beti nazioartekotzearen aldeko apustua egin du.

“Orain dela sei urte sortu zen Biolanek, nazioarteko bokazioa du. 2009an jarduera komertzialari ekin genion eta urte horretan bertan Txilen delegazioa ireki genuen. Handik aurrera handitzen joan gara, egun mundu osoko 40 herrialdeetan saldu arte”, gehitu du Albizuk.

Enpresak, zenbait nekazaritzako elikagaien industrietan interesgarriak diren molekulak neurtu eta detektatzeko gaitasuna duten biosentsoreen diseinuan jarduten dihardu, horregatik, nabarmentzekoa da I+Gn egiten duen inbertsioa.

“Beti diogu I+G esparruko enpresa bat garela. Guretzat I+G jarduera bereko helburua da. Biolanen egiten dugun guztia gure I+Gko fruitua da. Urte honetara arte, I+Gn gastatu duguna baino gutxiago fakturatu dugu, eta gaurtik aurrera, I+G garrantzitsua izaten jarraitu behar duela ulertzen dugu, baina azken hiru urteetan asko ari gara lan egiten esparru komertzialean”, zehaztu du.

Enpresak ardogintzaren sektorean eman zituen bere lehen pausuak, baina apurka-apurka bere jarduera esparrua handitzen joan da, esnearen eta esnekien eta arrain eta krustazoen industrietara eta epe ertainera, freskagarri, garagardo, kafe, patata eta azukrearen segmentuetarako irtenbide espezifikoak bultzatzea aurreikusita du.

Partekatu

Beste berri batzuk