Bittor Oroz, AZTI-Tecnaliako presidente berria

Bizkaia

AZTI-Tecnalia Fundazioaren Patronatuak Bittor Oroz izendatu da Fundazioko presidente. Bittor Oroz, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordea da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailan. Patronatuaren bilera berean berretsi dituzte Albacora-Salica taldeko Iñaki Lachaga Presidenteorde eta Javier Aldazabal Idazkari.

Fundazioaren Patronatuak 14 patrono ditu: bost Eusko Jaurlaritzaren ordezkari eta beste bederatziak empresa eta instituzioen izenean, hala nola Eroski, Iparlat, Hidronor, FCC Ambito, Cafés Fortaleza, Cárnicas Mirtoz, Conservas Garavilla, Salica, Anabac eta Bizkaia-ko Kofradia Federazioa.

Bittor Oroz-ek bere izendapenaren ondoren nabarmendu du “Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Departamentuaren helburu berrietarako AZTI-Tecnaliak egokiera handia du, espezializazio burutsuagatik apustua egin duelako, internazionalizazioa bere lehiaren kontraste elementu bezala duelako, teknologia-transferentziako arrakastaren kasua bezala lehen mailan jarri duen kudeaketa-eredu aurreratuagatik eta bere jarduerarekin sortzen duen eragin sozial eta ekonomikoagatik”. Hauek izango dira AZTI-Tecnaliak datozen urteetarako izango dituen lehentasunezko ardatzak.

Partekatu

Beste berri batzuk