Bizkaia:xede 800.000 euro zuzendu zituen talentuak erakartzeko eta horiei eusteko
Aurkeztutako 114 hautagaitzen artean guztira 21 izan ziren iaz Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia:xedek emandako laguntzen onuradunak; horien bidez, 800.000 euro baino gehiago eman ziren talentuak erakartzeko eta horiei eusteko. Laguntza programa hori lagungarria izan zen Bizkaiko hamar hautagaitza inguru eta beste leku batzuetako –estatua, Suedia, Erresuma Batua, Alemania, Suitza, Estatu Batuak, India eta Italia– beste hamaika hautagaitza babesteko. Ekimen horrekin buru argienak ihes egin dezaten ekidin, talentu berriak fitxatu eta une jakin batean Bizkaitik alde egitea erabaki zuten horiek berreskuratu nahi dira. Halaber, Bizkaian kokatzen diren eta beren zientzia eta enpresa sarea hobetzeko egitasmoak dituzten enpresek, zentro teknologikoek, ikerketa-taldeek, elkarteek eta fundazioek ekimen horri etekina aterako diote.