Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak, neskatoen bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzera bideratutako Inspira STEAM ekimenaren aurkezpena hartu du

Albisteak, Bizkaia, Konpromisoa

Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldian, 2020-2021 ikasturterako aurreikusitako ekintzak aurkeztu dira, enpresetako eta ikastetxeetako 20 ordezkari baino gehiagoren aurrean.

Inspira STEAMek, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume eta gizon profesionalak eredu izango dituen eta horiek emango dituzten sentsibilizazio-ekintzak bultzatzen ditu

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak Inspira STEAM Bizkaia jardunaldiaren aurkezpena hartu du gaur, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatuta. “GIH 9 Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura” izeneko mahai-inguruan 2021-2022 edizio honetan gazteen, batez ere nesken, bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko aurreikusitako jarduerak aurkeztu zaizkie Bizkaiko 20 enpresa eta ikastetxe baino gehiagoko ordezkariei.

Inspira STEAMek, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume eta gizon profesionalak eredu izango dituen eta horiek emango dituzten sentsibilizazio-ekintzak bultzatzen ditu. Azken edizioan gizonak ere sartu ziren mentore gisa.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Lankidetza eta Zerbitzuen Arloko Xabier Diazek eta Patricia Campelo Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendari nagusiak ongietorria eman diete parte-hartzaileei. Jardunaldia Mª Luz Guenagak, Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAMeko arduradunak, aurkeztu eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Lankidetza eta Zerbitzuen arloko Ainhoa Callejak moderatu du. Hauek hartu dute parte: Saioa Leguinagoicoa García Bizkaiko Foru Aldundiko Estrategia Digitaleko Zerbitzuko buruak; Mari Mar Riloba García VIEWNEXTeko project managerrak; Itziar Santxez Imatek-eko CEOak; eta Estefanía Abad ESS Bilbaoko Zuzendaritza Bulegokoak.

Partekatu

Beste berri batzuk