Bizkaiko Parkea, erreferentziazko eredu Start up Olé nazioarteko ekitaldian
Salamancako Unibertsitateak eta Europako Batzordeak sustatutako ekimenaren bidez, ekintzailetza-ekosistema europarra bultzatu gura da eta nazioartean konektatu Salamancako hirian egindako Start up Olé ekitaldiak Europa osoko mila profesional baino gehiago bildu zituen
Start up Olé ekimenaren helburua da ekintzailetza-ekosistema europarra sustatzea eta talentuaren garapenaren alde egitea. Batetik, unibertsitateen betekizuna indartzeko eta, bestetik, start up-ak eta talentu teknologiko zein digitala konektatzeko Europa osoko korporazio, inbertsiogile, azeleratzaile, unibertsitate eta erakundeekin.
Bi eguneko jardunaldian, Parkeko Berrikuntzako zuzendari Cristina Andrések “Creating innovation spaces” taldean parte hartu du Europako beste profesional batzuekin batera. Parkeak sustatutako hainbat ekintza aurkeztu ditu, alegia, Parkean bertan dauden profesionalen arteko elkarlanerako eta berrikuntzarako espazioen sorrera bultzatzeko.
Bigarren Start up Olé ekimena, oro har, oso positiboki baloratu dute bai antolatzaileek eta bai parte-hartzaileek.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako, SPRIko eta BICetako ordezkariek aurkeztu eta balioetsi egin dituzte ekintzailetza lantzeko Euskadin aurrera eramaten ari diren proiektu nahiz ekimenak.