Bizkaiko Parkeak bisita internazionalak hartzen jarraitzen du

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen instalazioek nazioarteko bisitak jasotzen segitzen dute

IMG_0677Oraingoan, 50 ikasle eta zenbait irakasle etorri zaizkigu Lyceé Victor Considerant ikastetxetik (Salins les Bains, Frantzia).

Euskadiko hainbat txoko bisitatu dituzte eta hiri-garapenera hurbildu dira, Bilbora esaterako. Gure kulturaz zein arteaz ere gozatzeko aukera izan dute Gernikako Batzar Etxean, Bakearen Museoan, Omako basoan, Zubi Esekian eta Donostiako alde zaharrean. Gainera, zientzia eta teknologia gertu-gertutik ezagutzeko, Parkea bisitatu dute, erreferentziazko eredua baita bai nazioan bai nazioartean.

Partekatu

Beste berri batzuk