Bizkaiko Parkeko Enpresen I. Olinpiadak

Albisteak, Bizkaia

Zure enpresak galdu ezin duen esperientzia paragabea. Parte hartu helarazi zure erakundeari benetako espiritu olinpikoa

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Club Parkearen bidez, Parkeko enpresen I. Olinpiadak antolatu ditu; horien bidez, “Mens sana in corpore sano” benetako espiritu olinpikoa, haren balioak eta filosofia helarazi nahi zaizkio enpresa-eremuari. Olinpiadetan, enpresa parte-hartzaileek kirolaren balioak bizi izan eta ohitura osasungarriak sustatu ahalko dituzte lehia osasungarriko esparru batean, eta, gainera, Bizkaiko Parkean komunitatea sortu ahalko dute.

Enpresen I. Olinpiadak atletismoaren, golfaren eta padelaren amateur lehiaketa dira; edozein mailatako kirolariei zuzentzen zaizkie, eta, haietan, Bizkaiko Parkean jarduera betetzen duten erakundeetako langile-taldeek parte hartu ahalko dute.

Amaitzeko, urriaren 20an itxiera-jaia ospatuko da; hartan, I. Olinpiada horietako modalitate bakoitzeko sariak banatuko dira. Dibertsiorako jardunaldia ez dago bakarrik atletei zabalik, baita familiarteko eta lagunei ere, eta bertaratzen den publiko guztiarentzako jarduerak izango ditu.

¡¡SAVE THE DATE!!

ANIMATU ETA OSATU TALDE BAT ZURE ENPRESAN,

PARKEKO ENPRESEN I. OLINPIADETAN PARTE HARTZEKO!!

Argibide gehiagorako: www.clubparke.net; contacto@clubparke.net

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk