Bizkaiko Teknologi Parkea PROPEX 2010, kudeaketa- praktika onen topaketaren beste edizio baten bilgune izan da

Bizkaia

• Aurten, Ibermatica-ren HCM Unitatea izan da baloratuarena “2.0 Wola Komunitatea” gizarte-software tresnaren ezarpenarekin.
• Zerbitzu aurreratuen enpresei, aholkularitza eta ingenieritza enpresei eta IKT-ei zuzendutako topaketaren helburua erakunde hauen barruko kudeaketaren hobekuntza bultzatzea da.

Hirugarren urtez ospatu da Bizkaiko Teknologi Parkean Propex topaketa eta bertan, zerbitzu aurreratuen enpresek, aholkularitza eta ingenieritza enpresek eta IKT-ek euren barruko kudeaketaren praktika onak aurkeztu dituzte. Jardunaldia Euskalit-ek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioak) antolatu du, Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako Klusterra (GAIA-TEIC Klusterra) eta Spri-ren laguntzarekin.

Edizio honetan, Acorde Consulting, Ferruelo y Velasco, EDE Fundazioa, Ibermatica-HCM Unitatea eta Teknimap izan dira parte hartzen. Bertaratutakoek gehien baloratu duten proposamena Ibermatica-rena izan da, ezaguera eta berrikuntza suspertzeko eta barruko komunikazioa hobetzeko (2.0 Wola Komunitatea) gizarte-software tresnaren ezarpen praktikoarekin.

Ehun lagunetik gora izan dituen topaketaren helburua, era honetako erakundeen barruko kudeaketaren hobekuntza bultzatzea da. Eta, aldi berean, bezeroen aurrean eta beste talde interesgarri batzuren aurrean ezagutzera emateko bidea ere, bada.

Ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaria, Xabier Sabalza; Gaia-TEIC Klusterreko Zuzendari Orokorra, Tomas Iriondo; Klusterraren ordezkariak eta Euskalit-eko Zuzendaritzaren ordezkaria, Jose Luis Lafuente, izan ziran.

Partekatu

Beste berri batzuk