Bizkaiko Teknologi Parkeko eremuen eskaintza kalitatezkoa eta modernoa da

Bizkaia

  • Bizkaiko Parkean eta Iberdrola Dorrean konzentratzen da Bilboko bulego-merkatuaren eskaintza, Aguirre Newman konpainiak egindako txostenaren arabera.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, bulegoen merkatu moderno baten aurki daitekeen kalitate eta ezaugarri teknikoak betetzen dituen eskaintza duen bakarra da, Iberdrola Dorrearekin batera. Honegatik, eskaera merkatu hauetan biltzen ari da nagusiki, beste zonalde batzuetan zaharkitze maila esanguratsua erakusten ari diren bitartean. Horrela azpimarratu du Bilboko Bulegoen Merkatuen azterketak, Aguirre Newman higiezin-aholkularitza konpainiak egina.

Bilboko bulegoen merkatuak, bigarren mailako beste zonalde batzuetakoa baino altuagoa den stocka dauka, eta honek, Bilbok beste hiri handiago batzuek baino industria eta enpresentzako zerbitzu alorretan jarduera handiagoa duela esan nahi du.

Azterketa honen arabera, Bilbon bulegoetarako dagoen azalera osoa 741.573 metro koadrotan dago, hauetatik 95.405 Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeari dagozkio; hemen %80 salduta edota alokatuta dago.

Bukatzeko, azterketak dio hiriaren kanpoaldeko eremuetan hazkundeak jarraituko duela, bereziki Bizkaiko Teknologia Parkean; joera hau ordea, ez da hiriko beste eremu batzuetan ikusiko, eskaintza berriaren geldialdia iragartzen baita.

Partekatu

Beste berri batzuk