Bizkaiko Teknologi Parkeko eta Garaia Berrikuntza Guneko zuzendariak APTEren Asanblea Nagusian parte hartzen ari dira, Lleidako Parc Tecnológi i Agroalimentari delakoan
Otsailaren 14an eta 15ean egiten ari den den asambleari Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzako Teknologiaren Transferentzia eta Enpresa Garapenerako Zuzendari Nagusiak emango dio bukaera
Bizkaiko Teknologi Parkeko zuzendaria, Txaber Ouro eta Garaia Berrikuntza Guneko zuzendaria, Andoni Gartzia Lleidan egiten ari den APTE-ren aurtengo lehen Asanblea Orokorrean parte hartzen ari dira, elkarteko bazkide diren parkeetako gainontzeko ordezkarien eta Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzako ordezkarien partaidetzarekin.
Margarita Segarra Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzako Teknologiaren Transferentzia eta Enpresa Garapenerako Zuzendari Nagusiak bukaera emango dio otsailaren 15ean APTErem lehen asamblea orokor honi, (E2I) Berrikuntza Estrategia Estatalaren 2011.ko berriei buruzko hitzaldiarekin.
APTEk gogoz laguntzen du Berrikuntza Estrategia Estatalean, 2015.rako elkarteak duen erronketariko bat 10.000 enpresa berritzaile ematea da, hau da, E2I-aren helburuaren %25a.
Asanblea berri hau Lleidako Parc Tecnològic i Agroalimentari delakoan ospatzen ari da, Lleidako Unibertsitatearen eta Udalaren ekimenari esker sortutako teknologi parkean, hain zuzen ere. Bertan garatzen den jarduera nagusia nekazal-elikagaietan oinarritzen da, inguru-giroa, energia berriztagarriak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, osasuna edo bioteknologia arloak ere lantzen diren arren.
Asanblean, erakundean bazkide berri bat sartu ahal izateko proposamena egingo da, Orbital 40, Terrasako Zientzia eta Teknologi Parkearena, hain zuzen ere. APTE-ko kidea izango den teknopolis berri hau Terrasako Udalak, Leitat Technological Center-ek eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak osotzen duten partzuergoaren ekimena da.