Euskaliten 5S Klubaren Praktika Onen Urteko Topaketa egin zen Teknologi Parkean

Oerlikon Balzers Elay, 5S metodologian ibilbide zabala duen enpresa, bere lantegian erabat ezarrita izanik, eta Mutualia, 5S metodologia bere lurralde zentruetan eta errehabilitazio zentruetan ezarrita duen konpainiak beraien esperientziak aurkeztu zituzten Euskaliten 5S Klubaren Praktika Onen Urteko Topaketan. Otsailaren 9an Bizkaiko Teknologi Parkean egin zen ekitaldian, Asenta Consulting, 5S Klubaren dinamizazioan Euskaliti laguntzen dion enpresak, nola 5Sk krisialditik ateratzen laguntzen duen azaldu zuen.

Mikel Ugalde, Euskaliteko zuzendariak, 2010.urtean zehar 5S ezarpenik onenak izan zituzten erakundeei aintzatespen diplomak eman zizkien. Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak egin zuen ekitaldiaren amaiera.

Euskaliten 5S Kluba 2001.urtean sortu zen, 1998.urtean metodologia honen hedapena hasi ondoren. 5Sk bost fase ditu: Behar ez direnak banatu, Behar direnak sailkatu, Zikinak ezabatu, Arazoak sailkatu eta Hobetzen jarraitu. Bere helburua da, klubeko 48 kideen arteko elkar ikasketa sustatzea, bakoitzaren eskarmentuak partekatuz, 5S metodologiaren ezarpen eta garapenean aurrera egiteko, produktibitatea eta lanpostuak hobetuz.

Orain arte, industria eta zerbitzu arloetako 500 enpresa txiki eta ertain, Lanbide Heziketako Zentru, Osakidetzaren Zentru, enpresa handi eta beste erakunde batzuk ezarri dute metologia hau Euskal Autonomia Erkidegoan.

5S KLUBEKO KIDEAK:

ACERÍA COMPACTA DE BIZKAIA SA
ALSTON HIDRO ESPAÑA
ARANIA
ASOCIACIÓN GOIZTIRI
ASTILLEROS ZAMAKONA
AYUNTAMIENTO DE ARRASATE
AYUNTAMIENTO DE BERMEO
AYUNTAMIENTO DE DURANGO
AYUNTAMIENTO DE VITORIA-GASTEIZ
BELGICAST
BIDELAN
BOMBARDIER
CIE INYECTAMETAL
CIE LEGAZPIA (GSB FORJA)
CONSTRUCCIONES ZABALANDI SL
DEBEGESA
DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA-DEPTO. INNOVACIÓN Y PROMOCIÓN ECONÓMCA
ESCUELA SUPERIOR DE INGENIEROS DE BILBAO
ETXEKIDE SL
EUSKALIT
FAGOR MINIDOMÉSTICOS
FEDERACIÓN COOPERATIVAS AGRARIAS DE EUSKADI
FEPSA
FIT AUTOMOCIÓN
GRUPO VADILLO ASESORES
HACIENDA DE BIZKAIA
HOSPITAL PSIQUIÁTRICO ZAMUDIO- OSAKIDETZA
ICT-ICM
IEFPS BIDASOA GBLHI
INAUXA
LA SALLE BERROZPE
MANUFACTURAS DMP
MICRODECO
MUTUALIA
NECO
OERLIKON BALZERS ELAY
OIARPLAS
OSAKIDETZA, SERVICIOS CENTRALES
PIERBURG
PROTON ELECTRÓNICA
RIBATE
SESTAO BERRI
TTT EJES, SA
TORNIPLASA SLL
TRATAMIENTOS TÉRMICOS T.T.T S.A
VICRILA
VISSESA
VIVIENDAS MUNICIPALES BILBAO