Bizkaiko Teknologia Parkea DEIA Hemendik berrikuntzarako sariaren irabazle

Bizkaia

Hemendik urte hasieran jaio zen Bizkaiko herri txikietako informazio-erreferentzia bihurtzeko asmoz. Zazpi eskualde eta zazpi Hemendik, hauxe izan zen DEIA egunkariak tokiko informazioaren alde egindako apustua: izan ere, apustu horrek bultzada berria jaso zuen I DEIA Hemendik Sariak ospakizunarekin.

DEIAk eta Hemendikek urtean zehar gailendu diren erakundeak, taldeak eta partikularrak aintzatetsi nahi izan dituzte sei kategoria ezberdinetan: Kirolak, Kultura, Gizarte Lana, Berrikuntza, Sustapen Ekonomikoa eta Turismoa. Bizkaiko Teknologia Parkeak, bere presidente Julián Sánchezek eta bere zuzendari Txaber Ourok ordezkatuta, Berrikuntza Saria jaso zuen atzo Derioko Gure Aretoan egin zen ekitaldian

Partekatu

Beste berri batzuk