Bizkaiko Teknologia Parkeak astearte honetatik, abenduaren 9tik, ostegunera arte, hilak 11, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako Eskutitzari atxiki nahi zaizkien gizonen sinadurak bilduko ditu Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatutako Gizonduz ekimenaren baitan. Horren bidez, Euskadin sexu-berdintasunaren aldeko gizonen kontzientziazioa, partaidetza eta inplikazioa sustatu nahi da. Sinadura bilketa Eraikin Nagusia-Barco eraikinean izango da, goizeko zortzietatik arratsaldeko lauretara.