Bizkaiko Teknologia Parkeak Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma eskuratu du

Bizkaia

Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma eskuratu du Bizkaiko Teknologia Parkeak. Txaber Ouro, Bizkaiko Teknologia Parkeko zuzendariak jaso zuen atzo diploma hori, Euskalitek Euskalduna Jauregian antolatutako ekitaldian. Parkearekin batera, beste 36 erakundek jaso zuten konpromiso-diploma, hain zuzen ere 2009an EUSKALITeko kanpo kontrastea gainditu zuten sektore desberdinetako erakundeak: Industria eta honi lotutako 6 enpresa, 4 Osasun zentro, Herri Administrazioko 4 erakunde, zerbitzu alorreko 7 enpresa eta 16 hezkuntza zentro.

Partekatu

Beste berri batzuk