Bizkaiko Teknologia Parkeak udako kanpamendu teknologikoak eskaintzen ditu bigarren urtez

Bizkaia

• Parkean hasi eta beste autonomi erkidego batzuk imitatu duten ekimen hau, 8 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

• Zaletasun teknologikoa bultzatu eta robotika bezalako materiatara hurbiltzea dute helburu.

• Aste bete edo biko iraupena izango duen kanpamendu teknologikorako izena emateko epea maiatzaren 31an bukatuko da.

Aurten udako II kanpamendu teknologikoak egingo dira BTEKen, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen Teknologiaren Interpretazio Zentroan. 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduak, bigarren urtez jarraian egingo dira bertan, kontutan izanik iaz, bere lehen edizioan lortutako arrakasta eta beste autonomi erkidego espainiar batzuetan Parkeak ezarritako eredua imitatu dutela.

Udako kanpamendu hauen helburua gazteak errobotika eta teknologiarekin trebatzea da, modu dibertigarrian, eta, era honetara, bokazio teknologikoak suspertzea.

Kanpamendu teknologikoak ekainaren 25ean hasiko dira eta uztailaren 27an amaitu, astebete edo bi asteko iraupenarekin eta 9etatik 15etara bitarteko ordutegiarekin, gaztetxoek zentroan 8,30etatik egoteko aukera izango duten arren.

Tailerretan, euskeraz eta gaztelaniaz emango direnak, partehartzaileek errobotak eraiki eta programatu ahal izango dituzte.

Astebeteko kanpamenduaren prezioa 245 eurokoa izango da, eta bi astekoa, 470 eurokoa, jantokia eta autobus zerbitzuak barne. Gainera, aurten ere,

arratsaldez surf ikastaro bat egiteko aukera egongo da, 100 euro ordainduz gero.

Ekimenak, Strelia enpresak antolatuta, BTEK eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearenaz gain Deustuko Unibertsitatearen partaidetza du, eta Tecnalia, Innobasque, Novia Salcedo Fundazioa eta Vodafoneren laguntza.

Izen-emateak telefonoz egin beharko dira 669.806.332 zenbakian edo www.camptecnologico.comwebgunean; izena emateko epea maiatzaren 31an amaituko da.

  • Iturria: BZTP
  • Data: 2012/04/03

Partekatu

Beste berri batzuk