Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, erreferentziazko eredua Latinoamerikarentzat

Bizkaia

  • Txileko, Peruko, Kolonbiako eta Venezuelako ordezkaritzek Parkea bisitatu dute azken asteotan, Parkearen kudeaketa ereduak interesa piztu baitie.

visita rep. intitucionales colombianos 005Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, irailean, Latinoamerikako lau ordezkaritza hartu ditu, hain zuzen ere, Txile, Peru, Kolonbia eta Venezuela. Bisitaldien bidez, zuzenean ezagutu nahi izan dituzte, batetik, ia 30 urteko historia duen Parkearen kudeaketa eta garapen eredua, eta, bestetik, dela Bizkaiko dela Euskadiko jarduera ekonomikoan Parkeak duen isla.

Irailaren 11n, Txileko eta Peruko ordezkaritzek bisitatu zuten BizkaikoZTP, Europako Batzordearen “EULAC-REGIO (RIS) – EU-Latin America Cooperation on Regional Innovation System in the framework of Regional Policy (Chile and Peru)” proiektuaren barruan.

Hilaren 16an, berriz, harrera egin zitzaion Kolonbiako ordezkaritza instituzionalari, zeina berrikuntzaren alorrean diharduten pertsonez osatuta baitzegoen. Azkenik, 29an, enpresaburu venezuelarren taldea Bizkaiko Parkera heldu zen, euskal eredu industriala ezagutzeko asmoz Euskadira egindako bidaiaren esparruan.

Partekatu

Beste berri batzuk