Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea: Udalekuak 2019

Albisteak, Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parketik, Hazian Kultur Elkartearekin batera, Udalekuak 2019 programa jarri dugu martxan. Ekainean eta uztailean izango da Zamudioko kiroldegian (Arteaga Auzoa, 77-Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea).

Izena emateko epea 2019ko maiatzaren 13tik ekainaren 7ra zabalik egongo da.

Izen-ematea formalizatzeko urratsak:

1.Bete formularioa

2.Ordaindu programaren kostua, parte hartuko duen umearen izen-abizenak zehaztuta, kontu-zenbaki honetan: KUTXABANK ES61 2095 0000 70 9100586508

3.Bidali egindako sarreraren ordainagiria email honetara:aisiuda@hazian.eus . (Ez dira kontuan hartuko urrats hau egin ez duten eskaerak).

Norbaitek, borondatez, baja eskatuko baleu ez leikio ordainketa itzuliko.

Informazio gehiago:

Partekatu

Beste berri batzuk