BIZKAIKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA: Udalekuak 2020

Albisteak, Bizkaia

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…

Euskadiko Parke Teknologikoen Saretik lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko lanean ari gara.   Horren harira, Udalekuen edizio berri bat abian jarri dugula eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen Zuhaizti Haur Eskola berriz ireki dela jakinarazten dizuegu.

UDALEKUAK

Euskadiko Parke Teknologikoen sareak Hazian Kultur Elkartearekin batera Udalekuak edizio berri bat jartzen du martxan Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Udalekuak Programa 3 eta 12 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Ekainaren 29tik uztailaren 30ra izango da, asteko bost bloke monografiko eta independentetan sailkatuta.

  1. Txanda: ekainaren 29tik uztailaren 3ra
  2. Txanda: uztailaren 6tik 10ra
  3. Txanda: uztailaren 13tik 17ra
  4. Txanda: uztailaren 20tik 24ra
  5. Txanda: uztailaren 27tik 31ra

Jarduera guztiak ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. 8 umeko talde txikietan, gehi monitore bat, eta une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen higiene eta segurtasun neurriei jarraikiz.

Udalekuak hasi baino lehen, gauzatuko diren jardueren egutegiaren, jarraitu beharreko protokoloaren, COVID-19 erantzukizuneko aitorpenaren eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioaren berri emanen zaie familiei.

Ordutegiak eta prezioak eranskinean daude.

Izena emateko epea ekainaren 11tik 19ra arte  zabalik egongo da  eta online egingo da hurrengo loturaren bidez.

Izen-ematea formalizatzeko urratsak eranskinean daude.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

aisiuda@hazian.eus

Tf. 944 245 842

ZUHAIZTI HAUR ESKOLA

Bestalde, jakinarazten dizuegu haurtzaindegia berriro martxan egongo dela datorren astelehenetik, ekainaren 15etik, uztailaren 30ra arte. Ordutegia 7:30etik 16:30era izango da, eta 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat da.

  • 0 urtetik 3 urterako 4 gela
  • Erabilera askotako gela / jangela
  • Lorategiz hornitutako jolastokia

Informazio gehiago eranskinean eta harremanetan jarri nahi izanez gero:

alesvaya@hotmail.com

Tf. 944 662 600

ANIMA ZAITEZTE!!

Partekatu

Beste berri batzuk