Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak aholkularitza lana egin du Paraguayko Itaipu Teknologi Parkean

Bizkaia

  • Marian Ibarrondo, Berrikuntza zuzendaria Paraguayn izan zen abenduaren 3tik 5era, nazioarteko aholkularitza egiteko IASP, Nazioarteko Parke Teknologikoen Elkartearen eskutik.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Paraguayko Itaipu Teknologi Parkeari eginiko nazioarteko aholkularitzan hartu du parte, IASP, Nazioarteko Teknologi Parkeen Elkartearen eskutik. Marian Ibarrondo, Berrikuntza zuzendariak Paraguayra bidaiatu zuen joan den abenduaren 3an, Andaluziako Teknologi Parkeko nazioarteko harremanetarako zuzendariarekin, Itaipu Parkearen ebaluazioa martxan jartzeko, Hernandariasen.

Marian Ibarrondok Bizkaiko Parkeak, sortu zenetik hona izan zuen bilakaera azaldu zuen, nazioartean eredu den bilakaera hain zuzen ere, azpimarratuz teknologi parkeak lurraldeetako “garapen gune” bezala eratzen direla eta bere inguruko egonkortasun ekonomikoari egiten dizkioten ekarpenak ezagutzera emanaz. Bizkaiko Parkeko Berrikuntza zuzendariaren esanetan, parke teknologikoen betebehar nagusietako bat sinergiak baliatzea da; zentzu honetan, Itaipu Parkeak zutabe sendoak jarri dituela baieztatu zuen eta orain, denbora, estrategia eta pazientzia behar dituela.

Itaipu Teknologi Parkean egindako diagnostikoa IASP elkarteari igorriko diote orain eta bera izango da txosten ofiziala egiteaz arduratuko dena, beharrezko gomendioekin.

Nazioarteko aholkularitza hau medio, Itaipu Teknologi Parkeak lankidetza teknikorako eskaria egin dio Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeari, hemen kokatutako zentro teknologikoekin hitzarmen estrategikoak zehazteko, bikaintasuna lantzen jarraitu eta Paraguayko teknologi parkeen aitzindaritza sendotzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk