Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak CDTIren I+G+b Laguntza Tresnen aurkezpena hartu du
- 50etik gora lagunek hartu dute parte Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren aurkezpen ekitaldian.
- I+G+b-aren finantziazioa eta nazioartekotzea izan dira ekitaldiko ardatz, CDTIk eskaintzen dituen orientazio eta zerbitzuekin batera.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, CDTI, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak I+G+b-rako dituen laguntza tresnak eta zerbitzuak aurkezteko ekitaldia antolatu du. Maria Pilar de Miguel Ortega, CDTIko merkatu berritzaile globalen zuzendaritzako kidearen eskutik, jardunaldian parte hartu duten 50etik gora lagunek hurbiletik ezagutu ahal izan dituzte egun dauden finantziaziorako tresnak, 2012.urte amaieran CDTIren Administrazio Kontseiluak onartutako finantza balditzen arabera; egungo krisi ekonomikotik eratorritako aurrekontuaren testuingurura egokitu nahi dute baldintza hauek, enpresa-berrikuntzari laguntzeko zentroak duen jardueraren iraunkortasuna bermatzearekin batera.
Nazioartekotze programen finantziazio aukerak ere azaldu dira, hala nola Eurostars, Eureka, Iberoeka eta aldebiko programak; era berean Horizonte 2020ri buruzko ikuspegia eman da, Europar Batzordeak egindako finantziazio programa baterako proposamena, Ikerketa eta Berrikuntzari laguntzeko 80.000 milioi euroko aurrekontuarekin (2014-2020)
Aurkezpena amaituta, laguntzak eskura ditzaketen proiektuak dituzten enpresek banakako elkarrizketak egiteko aukera izan dute, euren kasua aurkezteko.