Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak irabazi du Espainiako Teknologia Parkeen Elkarteak ematen duen “Jardunbide Onenaren” Saria
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak jaso du “Jardunbide Onenaren” saria, Espainiako Teknologi Parkeen Elkartea (APTE) osatzen duten 60tik gora parkerekin lehiatu ondoren
Zentro horren sustatzaile dira aeronautika eta makina-erreminta sektoreko 40 enpresa, Eusko Jaurlaritza -SPRI Taldearen bitartez-, Bizkaiko Foru Aldundia, UPV-EHU eta Bizkaiko parkea bera. Bere helburua da fabrikazio aurreratuko teknologiak garatzea, teknologia horiek ahalik eta azkarren transferitzeko industria-sarera.