Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Nordic Walking Gunea inauguratuko du

Bizkaia

Datorren urriaren 25ean izango da inaugurazioa, goizeko 9:30etik aurrera. Jende guztiarentzako ekitaldi herrikoian, jai giroan, kirolaren teknika erakutsi eta hainbat ibilbide egingo dira.

Cartel (v.05) - ZAMUDIO (Prensa)_Hurrengo igandean, hilak 25, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Nordic Walking Gunea martxan jarriko du. Inaugurazio-jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da, “Barco” (101) eraikinaren kanpoaldean. Ekimen aurrendaria da Bizkaian, Teknologia Parke baten inguruan kokatzen baita.

Duela zenbait denbora hasi ziren ideia garatzen, Parkean beste aisialdi-eskaintza bat sortu eta dauden azpiegiturak modu ludikoan erabili ahal izateko; alegia, Parkea herritarrengana hurbilarazteko, topagune eta aisialdirako gune gisa.

Bizkaiko Parkean dagoen Nordic Walking Gune berriko seinaleztapen-azpiegiturak hain pribilegiatua den ingurua nabarmendu ez ezik, enpresa-inguruaren alderik atseginena ere erakusten du. Diziplina horren zale direnek seinaleztapena eta mapak izango dituzte eskura; bertan adieraziko dira, adibidez, ibilbideak eta zailtasuna. Horrez gain, aldian behin egingo diren ikastaroetan maileguan utziko da ibilbideetarako materiala.

Euskadiko Parkeen Sarea

Bizkaiko zentroa abiaraztearekin batera, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen proiektua osatzen da. Arabako Parkea aitzindaria izan zen Nordic Walking Guneen sarean sartzen eta, uda aurretik, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea (Miramon) gehitu zitzaion.

Nordic Walkinga

Nordic walking edo martxa nordikoak herrialde nordikoetan du jatorria eta iraupen-eskian oinarritzen da. Osasuna hobetu edo sasoian egon nahi duten adin guztietako pertsonentzat egokia izateaz gain, gastua minimoa da: makil bi eta arropa erosoa.

Inaugurazioa

Datorren igandean, 9:30ean, martxan jarriko da Bizkaiko Parkeko Nordic Walking Gunea. Ekitaldi ireki, doako eta herrikoia izango da, non jai giroan prestakuntza teknikoa, maila guztietarako ibilbideak, jan-edanak eta opariak aurkituko ditugun, besteak beste.

Parkeak jarraitzen duen politika sozialaren barruan, dudarik gabe, beste aurrerapauso bat eman da leku abantailatsuan kokatutako enpresa-gunea jolas- eta aisialdi-gune bihurtzeko Bizkaiko herritar guztientzat, oro har.

 

Informazioa eta izen-ematea: http://www.nordicwalkinggunea.net/eventos/parque-tecnologico-bizkaia—zamudio

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk