Bost milioi euro enpresak industria 4.0 bihurtu daitezen

Bizkaia

SPRIk ireki du Industria Digitala eta Basque Industry 4.0 programen deialdia, programa horien bidez teknologiak txertatzeko manufaktura-enpresetan

basqueindustry-4.0Industria Digitalak teknologia digitalen aplikazioa sustatzen du ETE eta mikroETEen produkzioa automatizatzeko. Basque Industry 4.0 programak 300.000 eurorainoko diru-laguntzak ematen ditu transferentzia teknologikoko proiektuetarako.Deialdia apirilaren 8an zabaldu da.  Argibide gehiago info@spri.eus helbidean eta 902402172 telefonoan.

Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bidez, bost milioi eurorekin hornitu ditu Industria Digitala eta Basque Industry 4.0 programak. Programa horien helburua da euskal manufaktura-enpresei lehiakorrago izaten laguntzea, beren produktuak, produkzio prozesuak eta kontrola automatizatuz eta digitalizatuz.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk