BQren udako Campus Teknologikoa BTEK Teknologiaren Interpretaziorako Zentroan izango da

Bizkaia

  • Ekain eta uztailean zehar izango da BTEK eraikinean BQren Campus Teknologikoa
  • Campusa bost bloke monografiko eta independentetan eskainiko da. Bloke bakoitzak astebeteko iraupena izango du
  • 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua dago, eta matrikulazio-epea jada zabalik dago

btekBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta dagoen BTEK Teknologiaren Interpretaziorako Zentroa izango da uda honetako BQren Teknologia Campusaren egoitza Euskadin.

BQ marka oso ospetsua da nazioarte-mailan, haren gailu elektronikoak, 3D inprimagailuak eta robotika-kitak direla eta. Teknologia berriekin hezteko apustu argia egin du enpresa honek, eta horren isla dugu Campus Teknologiko hau.

Campusa 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua dago; teknologiaren mundu zirraragarrian haien lehendabiziko pausoak emateko pentsatu da. Horregatik, eduki guztiak modu entretenigarri eta dibertigarrian landuko dira.

Proposamen didaktikoak STEAM filosofia barneratzen du: hau da, jakintza zientifiko eta teknologikoak ikuspuntu artistikotik aztertuko dira ere bai.

Aste eta ordutegiekin malgutasun osoa

BQren Teknologia Campusa asteko 25 orduko bost bloketan banatzen da. Blokeak monografiko eta independenteak direnez, nahi den kopurua hautatzeko askatasuna dago, baita haien artean nahieran konbinatzekoa ere.

BQren kanpamendua astelehenetik ostiralera artekoa izango da, 2016ko ekainaren 27tik uztailaren 29ra bitarte dauden bost asteetan zehar. Ordutegiari dagokionez, 9:00etatik 14:00etara izango da egunero. Ordutegia luzatzeko aukera izango da baita ere, 8:00etatik 16:00ak arte, bazkaria barne. Prestakuntza guztia euskaraz emango da.

Kontuan izan ez dela beharrezkoa teknologiaren alorrean aurreko jakintzarik edukitzea Campus Teknologiko honetan parte hartzeko.

Matrikulazio epea ireki da jada! Apuntatu zaitez online hemen. Animatu!

Informazio gehiagorako

BQren Campus Teknologikoaren webgune ofiziala: http://www.bq.com/es/campus-tecnologico

Aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Wrawzetr2UA

BTEK Teknologiaren Interpretaziorako Zentroa (kontaktu zenbakia): 944 03 95 00

Partekatu

Beste berri batzuk