Brasil, Peru eta Txinako bisitak hartu ditu Bizkaiko Parkeak

Bizkaia

Maiatzean atzerriko hiru herrialdetako ordezkaritzak izan dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea bertatik bertara ikusi eta ezagutzen. Francisco Berjon, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidenteak egin ziren harrera ordezkaritza guztiei.

Brasilgo Parana lurraldekoa izan da hauetako bat; ordezkaritza brasildarraren buru lurralde horretako Zientzia, Teknologia eta Goi mailako Hezkuntzarako Estatu Idazkaria, Alipio Santos Leal Neto zela, Euskadiko Teknologia Parkeen garapena ezagutzea izan dute helburu, baita sare adimendunei buruz Euskadik emandako urrats garrantzitsuak ere.

Maiatzean jasotako beste bisitetako bat Peruko Enbaxadorearena izan da; Francisco Eguigurenek bisitaldi instituzionala egin du Euskadira eta, besteak beste, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia parkera egindako bisita izan da bere egitarauan.

Azkenik CCPIT Shanghai, nazioarteko merkataritza eta inbertsioak sustatzen dituen erakundeko ordezkariak izan dira parkean. Erakunde hori, Shanghaiko Nazioarteko Merkataritza Ganbara ere bada eta 2.000 konpainia inguru hartzen ditu bere baitan. CCPITko ordezkariekin batera, beste hainbat erakunde eta konpainiatako ordezkariek osatu dute txinatarren taldea.

  • Iturria: BZTP
  • Data: 2012/05/14

Partekatu

Beste berri batzuk