Brasilgo ordezkaritza batek bisitatu du gaur Bizkaiko ZT Parkea

Bizkaia

  • Rio Grande do Sul eskualdeko ordezkariek bertatik bertara ezagutu dute Parkearen historia, bilakaera eta egungo egoera.

Nazioartean duen ospeari eutsiz, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak atzerriko bisita ugari jasotzen jarraitzen du. Gaur bertan, Brasilgo Rio Grande do Sul eskualdeko ordezkaritza bat izan da Parkean: Caçapava do Sul, Caxias do Sul, Pelotas, Porto Alegre, Rosário do Sul, Santa Maria, Santiago eta São Borja herrietako ordezkariz osatutako taldea hain zuzen ere. Rio Grande do Sul, Brasilgo hegoaldean dagoen eskualdea da, 10 milioitik gora biztanle dituena.

Bizkaiko Parkearen bilakaera historikoarekin batera, gaur egun Parkeak duen egoerari buruzko informazioa jaso dute: kokatutako enpresak, lanpostuak, sektoreak, ikerketa eta garapen arloan egiten den jarduna, etabar. Euskadira egiten ari diren bidaia zabalago baten barruan kokatzen da ordezkaritza honek gaur egindako bisita hau.

Partekatu

Beste berri batzuk