Brasilgo Parkeen Elkartea, Anprotec, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera etorri da, abiarazi duen ikerketarako biraren barruan

Bizkaia

Zientzia Parke eta enpresa-sehaskak biltzen dituen ANPROTEC elkarte brasildarraren hogei bat ordezkari ikerketa bat egiten ari dira estatuko parkerik esanguratsuenen artean, eta Bizkaiko Parkea aukeratu dute

 

visita ANPROTEC 009Nazioarteko ordezkaritza batek, beste behin ere, munduko erreferentzia diren Euskadiko Teknologia Parkeak hautatu ditu. Oraingoan Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea izan da ANPROTECeko hogei bat ordezkariz osatutako taldea hartu duena. Estatuko teknologia parkerik esanguratsuenak bisitatu gura ditu zientzia-parke eta enpresa-sehaskak biltzen dituen elkarte brasildarrak, ondoren, parkeon garapen- eta sendortze-ereduak Brasilera esportatu ahal izateko.

Parkeko ordezkariek harrera egin diote Brasilgo ordezkaritzari, eta, besteak beste, Bizkaiko Parkea 1985ean sortu zenetik bertan gauzatutako lana partekatu dute eurekin. ANPROTECek ikerketa abiarazi du beste herrialde batzuetako eredu arrakastatsuak Brasilgo Parkeetara eramateko asmoz. Hortaz, egiten ari den biraren barruan, Bizkaiko Parkea hautatu du. Berrikuntza-zentroak, enpresa teknologikoak eta BicBizkaia enpresa-sehaska erabakigarriak izan dira aukeraketa egiterako orduan.

 

Partekatu

Beste berri batzuk