BTEK, moda eta teknologia uztartuz

Bizkaia

  • Mercedes de Miguel diseinatzaileak Teknologiaren Interpretazio Zentroa aukeratu du, neguko bildumaren katalogoa egiteko.

BTEK_DeMiguel2BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa modaren agertoki bihurtu da; izan ere Mercedes de Miguel diseinatzailearen taldeak zentroa aukeratu baitu 2014-1015 neguko bildumaren katalogoko argazkiak egiteko.

Modelo, makilatzaile, argazkilari eta laguntzailez osatutako lan taldea Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera hurbildu da, bilduma berriko jantzi, oinetako eta osagarriekin, egun osoa iraungo duen argazki-saioa egiteko.

Teknologiaren Interpretazio Zentroaren betebehar nagusia teknologia gazteengana hurbiltzea da, zientzia eta teknologiaren kultura hedatuz. Baina, egun batez, bere eginbeharra aldatu eta modari egin dio tartea, argazkien bidez moda eta teknologia uztartuz.

Partekatu

Beste berri batzuk