Euskadiko Parke Teknologikoek “Enpresentzako laguntza-programen” aurkezpena hartuko dute otsailean

Bizkaia

  • SPRIk eta Parke Teknologikoek antolatutako jardunaldiak, otsailaren 7an, 12an eta 13an egingo dira, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan hurrenez urren.

Euskadiko Parke Teknologikoek eta SPRIk bat egin dute enpresei zuzendutako laguntza programa guztiak laburbildu eta aurkezteko. Honenbestez, otsailean zehar aurkezpen bana egingo dute Parke bakoitzean: otsailaren 7an, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean; otsailaren 12an Arabako Teknologia Parkean; eta otsailaren 13an, azkenik, Gipuzkoako Teknologia Parkean.

Alde batetik, Teknologia eta Berrikuntza arloko programak aurkeztuko dira: Innobideak estrategiaren barruan Kudeabide eta Lehiabide; Hobeki + DIGITAL@; Lankidetza + DIGITAL@; Net’s; Etorgai; eta Gaitek.

Bestetik, Enpresa sustapenaren arloaren baitan aurkeztuko diren programak honako hauek dira: Ekintzaile, Miniconnect, AFI, Makinaren Renove plana, Gauzatu industria, Gauzatu atzerriko ezarpenak, Nazioartekotzeko Zerbitzuak eta Ondorengotzak.

SPRIko Miren Madinabeitia, Aitor Cobanera eta Imanol Cuetara arduratuko dira laguntza-programok aurkezteaz. Era berean, laguntza hauek eskuratzeko prozesuari buruz enpresek izan ditzaketen zalantzei ere erantzungo diete.

Jardunaldion helburua da, laguntza-programa hauek enpresei hurbiltzea, beharrezko informazio guztia emanaz, enpresa guztiek eskaerak aurkezteko aukera berdinak izan ditzaten.

Informazioa eta izena-ematea: www.euskadinnova.net

Partekatu

Beste berri batzuk