BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa inauguratu du Patxi Lopez Lehendakariak Bizkaiko Teknologi Parkean
• Bizkaiko Teknologi Parkearen 25.urterreneko lehen ekitaldia da BTEKen inaugurazioa.
• Ekitaldian, Lehendakariarekin batera, Hezkuntzako Estatu Idazkaria, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburua, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Presidentea, Bizkaiko Teknologi Parkeko Zuzendaria eta BTEKen Zuzendaria izan dira, besteak beste.
• Gazteen artean Teknologia hedatzea helburutzat hartuta, Gaikako Guneetan banatutako erakusketak osatzen du BTEK.
• Eraikina piramide formako bi bolumenez osatuta dago eta dagoeneko arkitektura arloko hainbat sari jaso ditu.
• Bizkaiko Teknologi Parkeak 11 milioi euroko inbertsioa egin du BTEK eraiki eta edukiak garatzeko.
Patxi Lopez lehendakariak BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa inauguratu du gaur Bizkaiko Teknologia Parkean. Ekitaldian Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Unda, Hezkuntzako Estatu idazkari Eva Almunia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente Francisco Berjón, Bizkaiko Teknologia Parkeko zuzendari Txaber Ouro, BTEKeko zuzendari Xabier Díaz Silvestre eta Spri, EHU, Parkeko enpresa eta zentroaren eraikuntzan eta edukien garapenean parte hartu duten erakundeetako ordezkariak izan dira.
Ohorezko aurreskuaren eta zinta mozketaren ondoren, Lehendakariak eta gainerako agintariek zentroa bisitatu dute, gune ezberdinetako moduluak ikusiz.
BTEK, Bizkaiko Teknologia Parkearen Teknologiaren Interpretazio Zentroaren xedea gazteei, bereziki bigarren hezkuntzako ikasleei, teknologia gerturatzea da, gazteen artean kultura zientifiko-teknologikoa sustatuz. Helburu hori lortzeko, hainbat modulotan banatutako gai esparru zabala garatu da. Parkeak 11 milioi euroko inbertsioa egin du zentro hau errealitate bihurtzeko.