Txinako Errepublika Popularreko Enbaxadoreak Teknologi Parkea bisitatu du

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente Francisco Berjonek Txinako Errepublika Popularrak Espainian duen enbaxadorea, Zaho Hongshengekin bildu da, honek Teknologi Parkera egin duen bisitaren barruan. Topaketan, Eusko Jaurlaritzako Europar Gaietarako zuzendari Irune Aguirrezabal eta Teknologi Parkeko Berrikuntza zuzendari Marian Ibarrondo ere izan dira.

Enbaxadore txinarrak Euskadira egindako bi eguneko bisitan kokatzen da Teknologi Parkera egin duena. Berton Parkeko bulego nagusiak ezagutzeaz gain CIC bioGUNE ere ikusi du.