BTEKek 2016ko ZIENTZIA AZOKAn parte hartuko du, gazteen proiektu zientifikoen topagunean

Bizkaia

Aurten, berriz ere, Zientzia Azokan izango da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza duen BTEK Teknologiaren Interpretaziorako Zentroa

Azoka apirilaren 23an izango da, egun osoan zehar, Bilboko Plaza Barrian; eskaintza ugaria topatuko da bertan, hala nola, ekitaldi zientifikoak, pertsona gazteen stand-ak, tailerrak, eta kultura zientifikoa oro har

 

DSC_9135Aurtengo Zientzia Azokak programa zabala dauka. Eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8ak bitarte, gazte ikertzaile ugari izango dira Bilboko Plaza Barrian haien proiektu teknologikoak aurkezten. Urte osoa daramate haiekin lanean. Guztira, ia ehun talde topatuko dira, 12 eta 18 urte bitartekoak, haien lanak aurkezten.

Horrez gain, bertaratzen diren pertsonek ikuskizun eta esperimentu zientifiko ezberdinak ikusi ahal izango dituzte. Azokaren amaieran, gazte partehartzaile guztiek haien lanarekiko errekonozimendua jasoko dute; horietako batzuek Espainia eta atzerriko beste zientzia azoketan parte hartzeko aukera ere izango dute.

Plaza Barrian, Zientzia Azokaren edizio honetan ikusgai izango diren proiektu guztien artean, 21 osasunaren ingurukoak izango dira, 25 ingurugiro eta ekologiari buruzkoak, 22 ingeniaritza eta teknologiarekin lotutakoak, 9 energiaren ingurukoak; eta, azkenik, 7 taldek gizarte zientziei buruzko proiektuak erakutsiko dituzte.

Gazteen artean izpiritu zientifiko eta berritzailea sustatzeko lan egiten du BTEKek, azoka honen tankerako proiektuak bultzatuz, besteak beste. Halakoa da Teknologiaren Interpretaziorako Zentroa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean sortu zenetik egin den apustua.

Partekatu

Beste berri batzuk