Fidagarritasun handiko fabrikazioa hegazkingintzarako

Bizkaia

Desafio II ekimenak fidagarritasun handiko prozesu berriak bilatzen ditu aeronautikako piezen sorkuntzarako

avion10Aeronautika sektorea fabrikazio-sistema berrien bilaketan murgilduta dabil, bizitza-ziklo handiko osagaiak segurtasuna zalantzan jarri gabe ekoitzi ahal izateko. Testuinguru honetan, ITP eta Danobat enpresak eta fabrikazio aurreratuan espezializatuta dagoen IK4-IDEKO zentro teknologikoa hegazkinen funtzionamenduko giltzarrizko piezak elaboratzeko soluzio berriak diseinatzea xede duen ikerketa-proiektu batean parte hartzen ari dira.

Ekimena aurrera ateratzeaz arduratu den Desafio II deritzon partzuergoari atxikita daude, halaber, Ekin, GMTK, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa.

Proiektua, azaleko osotasunari dagozkion baldintza zorrotzak bete behar dituzten piezak ekoiztu eta turbinako ardatzak bezalako produktuei aplikatzea ahalbidetuko duten prozesu aurreratuen proposamenean oinarritu da.

Rolls Royce, General Electric eta Pratt & Whitney bezalako gas-turbinen hornitzaile nagusiek gailuak eta ordezko piezak saltzeari utzi eta produktu hauek erabiltzeko moduan irauten duten hegaldi-orduak komertzializatzeari ekin diote. Egoera honetan, garrantzi handia ematen zaie, aireontzi bateko motorra mantenimendurik gabe funtzionatzeko gai izango den denborari, edota turbina baten gehienezko bizitza-zikloari.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk