BTEKek bere hezkuntza-eskaintza handitu egin du

Bizkaia

Plataformas tecnológicasBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako Teknologiaren Interpretazio Zentroak, BTEKek heziketa zentroei zuzendutako hezkuntza-eskaintza handitu egin du. Horrenbestez bi aukera eskaintzen ditu: alde batetik bisita osoa eta bestetik gaikako ibilbideak.

Bisita osoari dagokionez, BTEKeko bisita orokor dinamizatua gehi tailerrak osatzen dute bisita mota hau eta bi ordu eta 45 minutu inguruko iraupena du.

Gaikako ibilbideei dagokienez, bi orduko iraupena dute eta hiru gai daude aukeran:

  • Mundu txikiak, horiek bai munduak! – Nanoteknologia eta Bioteknologia munduetara hurbiltzea, eta bioteknologia tailerra.
  • Eko-bisita – Energia, Teknologiaren gizartearatzea eta Birziklapena aztertzen dira eta hidrogenenoari buruzko tailerra.
  • 0ak eta 1ak – Mundu digitala, Domotika eta Robotikan murgiltzea, eta robotika tailerra.

Honez gain eta BBKren Gaztedi Planaren barruan, Plan horretan dauden 10 eta 17 urte bitarteko gazteek aukera dute zentroa bisitatzeko beren familiak lagunduta. Gaztedi Planeko bisitak hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean egiten dira, irailaren 13an hasi eta apirilaren 7 arte. Gabonetan berriz, abenduaren 26, 29 eta 30ean, eta urtarrilaren 2 eta 3an irekiko ditu aterak BTEKek Gaztedi Planeko bisitak hartzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk