Burtzeña enpresa parkea kudeatzen duen enpresak 11,5 milioi eurotan baloratutako aktiboak dauzka

Bizkaia

– SPRILURek 2011ko otsailean abiarazi zuen hamar urtez geldirik egon den proiektua. ARN enpresaren eraikin zaharrak eraitsi dira, jada esleitu da parkearen proiektua eta hasita daude deskontaminatze lanak.

– Abenduan entregatu zitzaien ekintza eta inbertsioen egutegia Burtzeña Enpresa Parkea Administrazio Kontseiluko kide guztiei.

Industri lurzoruaren kudeaketaz arduratzen den SPRI Taldeko (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko sozietate publikoen multzoa) SPRILUR erakundeak adierazi du Burtzeña Enpresa Parkeak (Barakaldoko Burtzeña enpresa parkea sustatuko duen sozietateak) ia 11,5 milioi eurotan baloratutako aktiboak dauzkala, 2011ko otsailean egindako kanpo tasazio baten arabera. Eusko Jaurlaritzak (%49), Bizkaiko Foru Aldundiak (%41) eta Barakaldoko Udalak (%10) partaidetutako enpresa honetako kudeatzaileek ukatu egin dute 2,2 milioi euroko galera metatuak dauzkatela. Beren esanetan, zifra hori parkea martxan jartzeko inbertsioei dagokie, eta inbertsio horien barruan lursailak erosi eta lurzorua deskontaminatu da.

SPRILURek komunikatu baten bidez adierazi du gaur egungo lantaldeak abiarazi duela 2001etik geldirik zegoen proiektua. 2011ko otsailean izendatu zuten egun karguan dagoen kudeatzailea eta urtebete baino gutxiagoan egin beharrekoak egin ditu proiektua berriro martxan jartzeko. Hala, ARN-Astilleros Reunidos del Nervión enpresarenak ziren eraikin zaharrak eraitsi dira, enpresa parkea hortxe kokatuko delako. Iragan udan egin ziren eraisketa lanak. Hasita daude baita ere
lurzorua deskontaminatzeko lanak eta datorren astean zenbait zundaketa egingo dira, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren ingurumenaren kalitate ziurtagiria lortzeko. Kostuak merkatu nahi direnez, zundaketa horiek aprobetxatuko dira lurraren geoteknia aztertzeko, datu horiek baliagarriak izango baitira iaztik esleituta dagoen parkearen eraikuntza proiekturako.

Parkean bi langile daude kontratatuta, kudeatzailea eta administrari bat (azken hori nominan dago 2001etik). Beren soldata gordina 84.374,27 eurokoa da eta horri gehitu behar zaizkio Gizarte Segurantzari ordaintzen zaizkion 22.206,63 euroak. Bada beste datu bat, adierazten duena proiektuari buruz gaur zabaldu diren albisteek ez dutela ekintza honi buruzko benetako informaziorik ematen.

Ia 155.000 metro koadroko azalera izango duen parkeak ekintza eta inbertsioen egutegi bat dauka iaztik, zeina abenduaren 27an aurkeztu baitzitzaien Administrazio Kontseiluko kide guztiei. 2012rako 650.000 euro inguruko inbertsioa aurreikusten da aurrekontuetan. Esandako guztiak frogatzen du SPRILUR eta Burtzeña Enpresa Parkearen gaur egungo kudeatzaileek abian jarri dutela geldirik zegoen enpresa parkearen proiektua.

Iturria: Sprilur

Data: 2012/02/13

Partekatu

Beste berri batzuk