Elkartasunaren Txapeldunak, parte hartu nahi? Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bat egin du Eitb Maratoiarekin, aurten haur minbiziari buruzko ikerketarako dirua biltzeko
Parkeen Sareak bat egin du Eitb Maratoiarekin eta ‘Elkartasunaren Txapeldunak’ erronkan parte hartu du. Aurten, bildutako dirua ikerketara bideratuko dute, oraingoan haur minbizira, Osasun Sailaren BIOEF fundazioaren bidez, Osakidetzan ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta kudeatzeko
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak zenbait enpresa eta eragileren bidez sendotutako biozientzien sektorea du, besteak beste, Onkologikoa,CIC biomaGUNE, Instituto Biodonostia, CIC Biogune, Midatech, Quimatrix, Curium Pharmaceuticals, Oncomatryx, Stemtek Therapeutics eta Abyntek. Egunero ikertzen dute minbiziaren diagnostikoaren gainean eta produktu erradiofarmazeutikoak, bioerreaktiboak eta gaixotasuna sendatzeko tratamendu berriak garatzen dituzte.
Parkeen Saretik gure enpresa, eragile eta profesional guztiak animatu nahi ditugu abenduaren 10ean, asteartean, amaituko den ekimenarekin bat egin dezaten eta ‘ELKARTASUNAREN TXAPELDUNAK’ erronkan parte har dezaten, eta hala, langileen borondatezko diru-bilketari esker, ‘ELKARTASUNAREN TXAPELDUNAK’ izan gaitezen. Ikusgarritasun eta publizitate handiena lortu ahal izateko, enpresa bakoitzak bildutako zenbatekoa jasotzen duten argazkiak ateratzeko eta sare sozialetara traol honekin igotzeko eskatu du Eitb Maratoiak: #EiTBMaratoia.
Nola egin dezakegu bat Eitb Maratoiarekin?
Lau Teilatu abestiarekin sekula egin den bertsio onena sortuz eta grabatuz, haur-minbiziaren aurka borroka egiteko.
Dohaintzak:
Telefonoz: 902 542 525
Banku bidezko transferentzia bidez: CAIXA BANK ES35 2100 8686 82 0200034827
Sarrerako kontzeptua: Enpresaren izena ENPRESAKO LANGILEEK EGINDAKO DOHAINTZA
Izan gaitezen Elkartasunaren Txapeldunak!