Carlos Matute, Europaea Akademiako partaide egin dute
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako “Achucarro Basque Center for Neuroscience” zentroko zuzendari zientifikoa eta UPV/EHUko Anatomia eta Enbriologia katedraduna den Carlos Matute “Academia Europae“ko kide izendatu dute.
AE 1988an sortutako gobernuz kanpoko elkartea da eta jakintza arlo guztietako zientzialari eta irakasle gailenak osaturik dago. Helburua elkarrekin ikastea, hezkuntza eta ikerketa bultzatzea da. AEren kide izateko hautagaiaren arloko ikerlari eta irakasleek ebaluatu behar dute. Matuteren kasuan Fisiologia eta Medikuntzakoak izan ziren epaimahaikoak, arlo horren barruan Neurozientzia baitago. AEren kideen artean 38 Nobel saridun daude gaur egun.