CDTIko lantegi praktikoa: tresnak eta programak
Iragan maiatzaren 11n Arabako Teknologia Parkean egin ondoren, gaur, Gipuzkoakoan gauzatu da jardunaldia eta, maiatzaren 25ean, Bizkaikoan egingo da
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak hartu duen “Nola finantzatu nire I+G+B proiektuak? – CDTIko lantegi praktikoa: tresnak eta programak” ekimenak harrera zabala izan du.
Aldez aurretik Araban gauzatu eta gero, laster, Bizkaian egingo da jardunaldi nabarmenki praktikoa, CDTIk 2016rako aurreikusi eta eskura jarri dituen tresnak, deialdiak eta berritasunak aurkezteko. ETEentzako eta oinarri teknologikoko enpresentzako tresnei arreta berezia eskaini ez ezik, hautatutako sektoreen behar espezifikoak azpimarratu eta nazioarteko lankidetzaren aukerak ere aurkeztu dira.