Ceit zentroak atomizagailu berria instalatu du Miramonen

Albisteak, Gipuzkoa

Planta berri honi esker 250 kg hauts metaliko arte atomizatu ahal izango da

Ceit zentroak bere ekipamendu garrantzizkoena instalatzeko eta probatzeko prozesuan dago: Arcast atomizagailuaz ari gara, eta ziklo bakoitzean 250 kg hauts metaliko atomizatzeko gaitasuna izango du. Miramongo Parke Teknologikoko eraikuntza berrian kokatuta egongo da, Arbide Dorreen azpian, eta Pulbimetalurgian eta Fabrikazio Gehigarrian Ceit zentroaren aitzindari izateko nahia aditzera ematen duen beste urrats bat izango da. Hala, Red Cervera sareko proiektuetako bat esleitu izanak indarra eman dio posizio horri, Fabrikazio Gehigarrian “bikaintasuna” ziurtatu baitzaio.

Ekipamendu berriarekin batera hauts metalikoen eta atomizazio prozesuen ikerketan eskaintza areagotuko du Ceit zentroak, erreferentziazko sektoreei begira: automobilgintza, aeronautika, osasuna, energia edota Oil&Gas. Modu berean, Ceit zentroak bere eskaintza teknologikoa areagotuko du, superaleazioak, altzairu pulbimetalurgikoak, material magnetiko gogor eta bigunak, Fabrikazio Gehigarrirako berariazko hauts metalikoen diseinuak, eta bestelako xedeetarako garapenak egiteko planta pilotua martxan jarriz.

Ekipamendu berriaren instalazioa behar bezala burutu da, eta datozen asteotan gauzatuko da martxan jartzeko prozesua fin-fin, AEBetako langileen laguntzarekin, bertan eraiki baita, eta hango adituek hartu baitute parte atomizagailuaren mihiztaduran.

Partekatu

Beste berri batzuk