CENIT DEIMOS proiektuaren aurkezpena Arabako Teknologia Parkean

Joan den ekainaren 10ean WORKSHOP DEIMOS tailerra egin zen eta bertan aurkeztu zen CENIT proiektua, “Mintz polimerikoa, oxido solido aberatsa eta oxido solidoa duten erregai-pilak garatu eta berritzea”. Ekimen horretan enpresa eta ikerketa gune garrantzizkoek esku hartzen dute.

Jardunaldian Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzako idazkari nagusiak, Juan Tomás Hernán jaunak, eta Arabako Teknologia Parkeko zuzendariak, José Manuel Nogales jaunak parte hartu zuten. Jardunaldian zehar balidatzaile teknologikoak erakutsi eta aurkeztu ziren, proiektuan zehar landutako teknologiarik garrantzizkoenak azalduz.

CENIT programak I+G+b lankidetza bultzatu nahi du enpresen, unibertsitateen, ikerketako erakunde eta zentro publikoen, parke zientifiko eta teknologikoen eta zentro teknologikoen artean, I+G+b lankidetza publiko eta pribatua handituz