INNCORPORA Deialdia argitaratu da

Araba

Zientzia Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko (I+G+b) 2008-2011 Plan Nazionalaren Giza Baliabideetan jarduteko Lerro Instrumentalaren Giza Baliabideak Kontratatu eta Hartzeko Programa Nazionalaren barruan Inncorpora deialdia argitaratu da 2011 urterako (Agindua CIN/1192/2011, maiatzaren 5ekoa).

Aginduak xedetzat du enpresek, zentro teknologikoek, berrikuntza teknologikoa sostengatzeko zentroek, enpresa elkarteek, eta zientzia eta teknologia parkeek teknologoak kontratatzeari (doktore, unibertsitateko tituludun eta/edo Goi Mailako Lanbide Heziketako tituludunei) pizgarria ematea, hona zertarako, industria ikerketa, garapen esperimental edo aurretiazko bideragarritasun teknikoko proiektu zehatzak bultzatzeko, eta haien prestakuntza bultzatzeko.

Eskariak aurkezteko epe bakarra dago, 2011ko maiatzaren 16tik 2011ko ekainaren 16ra (biak barne).

Erantsitako dokumentuan adierazten dira finantza daitezkeen kostuak. Informazio gehiago nahi baduzue, harremanetan jar zaitezkete Parkeko Berrikuntza Departamentuarekin, 945 010 055 telefono zenbakira deituta.

Partekatu

Beste berri batzuk