CERVERA laguntza deialdia
Zentro Teknologikoekin lankidetzan garatutako I+G proiektuen finantzaketa
Honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu CDTI – Centro de Desarrollo Tecnológico Industrial zentroak RED CERVERA sarea jarri duela abian, gure ekonomian eragina duten teknologiako arlo estrategiko batzuk lehen mailan kokatzeko eta, horrela, enpresa eta teknologia-zentroen arteko elkarlana sustatzeko.
Deialdi horren bidez, Cerveraren lehentasunezko teknologien inguruan estatu-eremuko teknologia-zentroekin lankidetzan garatutako I+G jardueren proiektu indibidualak finantzatzen dira. Deialdiari buruzko informazio guztia hemen dago eskuragarri: Cervera Transferentzia Proiektua
Honako hauek dira onuradunak: ETEak eta kapitalizazio ertaineko enpresak.
Laguntza publikoa honako hau da:
– Inbertsioaren % 85eko mailegua
– Maileguaren % 33ko dirulaguntza
– 10 urtera amortizagarria (3 gabealdikoak)
– Interes-tasa = % 0
Honako hauen gastua finantzatzen da:
– Langileak
– Aparatuak, ekipoak eta instrumentazioa
– Material suntsikorra
– Azpikontratazioa
– Beste gastu batzuk
– Zeharkako kostuak
Gauzatzeko epea: 12 eta 36 hilabete bitartean
Gutxieneko aurrekontua: 175.000 €
Eskabidea bidaltzeko azken eguna: urte osoan zabalik