Zentro Teknologikoekin lankidetzan garatutako I+G proiektuen finantzaketa

Honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu CDTI – Centro de Desarrollo Tecnológico Industrial zentroak RED CERVERA sarea jarri duela abian, gure ekonomian eragina duten teknologiako arlo estrategiko batzuk lehen mailan kokatzeko eta, horrela, enpresa eta teknologia-zentroen arteko elkarlana sustatzeko.

Deialdi horren bidez, Cerveraren lehentasunezko teknologien inguruan estatu-eremuko teknologia-zentroekin lankidetzan garatutako I+G jardueren proiektu indibidualak finantzatzen dira. Deialdiari buruzko informazio guztia hemen dago eskuragarri: Cervera Transferentzia Proiektua

Honako hauek dira onuradunak: ETEak eta kapitalizazio ertaineko enpresak.

Laguntza publikoa honako hau da:

– Inbertsioaren % 85eko mailegua
– Maileguaren % 33ko dirulaguntza
– 10 urtera amortizagarria (3 gabealdikoak)
– Interes-tasa = % 0

Honako hauen gastua finantzatzen da:

– Langileak

– Aparatuak, ekipoak eta instrumentazioa
– Material suntsikorra
– Azpikontratazioa
– Beste gastu batzuk
– Zeharkako kostuak

Gauzatzeko epea: 12 eta 36 hilabete bitartean

Gutxieneko aurrekontua: 175.000 €

Eskabidea bidaltzeko azken eguna: urte osoan zabalik