CIC bioGUNEK bere Nazioarteko Batzorde Zientifikoa hartu du etorkizunerako erronkak aztertze aldera

Bizkaia

Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko CIC bioGUNEko Nazioarteko Aholkularitza Zientifikoko Batzordeak asanblada egin du aste honetan, azken urteetan entitateak garatutako ekoizpen zientifikoa aztertu eta etorkizunerako lan ildo estrategikoak diseinatzeko helburuarekin.

CIC BioguneJardunaldiak, CIC bioGUNEko zuzendari nagusi José Maria Matoren aurkezpenarekin hasi ziren. Horretarako, bikaintasun zientifikoko zentroaren historia, erronka nagusiak eta etorkizunerako aukeren inguruko ibilbidea jorratu zuen.

Ondoren, Jesús Jiménez Barbero zuzendari zientifikoak, egungo ikerkuntza programak, ikerkuntzaren nazioarteko testuinguruko beren kokapena eta etorkizunean ekingo zaien erronka zientifikoak aurkezteko ardura izan zuen.

 

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk